
Bodegas Izadi eta Arteche, José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea VI. sariaren irabazle
Bodegas Izadi eta Arteche ETE eta kategoria orokorrean, hurrenez hurren, izan ziren 2025eko José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea VI. sariaren irabazleak. BBK eta Petronorren laguntzarekin Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen ekitaldian, sariek bi euskal enpresa hauen erantzunkizun sozialarekiko eta Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) duten konpromisoa aitortu zuten. Aldi berean, Estrategia Empresarialen sortzaile eta presidente José Ignacio Arrietaren ibilbidea eta irudia gogoan izan zen.
Orduko kontseilari-delegatu eta zuzendari Roberto Urkitzak eman zion irekiera ekitaldiari enpresa, erakunde zein gizarte munduko ordezkaritza zabal baten aurrean. Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torres, Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatu Ainara Basurko, Bilboko zinegotzi Nora Abete eta Eider Inunciaga, Cebek, SEA Empresas Alavesas eta Cámarabilbako presidente Guillermo Buces, Juan Antonio Sánchez Corchero eta José Ignacio Zudaire, besteak beste, izan ziren ekitaldian.
Eusko Jaurlaritzako, BBKko, Confebaskeko, Petronorreko, Estrategia Empresarialeko eta iaz sarituak izan ziren P4Q eta Satlantiseko ordezkariek osatu zuten epaimahaia. ETE kategorian, Bodegas Izadi (Villabuena, Araba) enpresari eman zioten saria heuren proiektuek jardunbide arduratsuak, baliabideen erabilera eraginkorra eta inpaktu ekologiko txikia erdigunean jartzen bait dituzte. Garaikurra Izadiren zuzendari nagusi Lalo Antonek jaso zuen BBK Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasola eta Satlantiseko CTO Aitor Conderen eskutik.
Kategoria orokorrari dagokionez, epaimahaiak 2025eko José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea saria Artecheri (Mungia, Bizkaia) eskeini zion, kasu honetan berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin eta erantzunkizun sozialarekin, besteak, beste, duen konpromisoagatik. Enpresaren presidente eta CEO Alex Artetxek jaso zuen saria Petronorreko presidente Emiliano López Atxurra eta 2024an kategoria berdinean saritua izan zen P4Qren aduradun Eduardo Irachetaren eskutik.
Gaur egungo eta irganeko enpresarien lana balioan jarri nahi izan zuen ekitaldian zehar Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak. Egun bizi dugun “garai ezberdina” aipatu eta “lankidetza inoiz baino beharrezkoagoa” dela onartu ondoren, “80ko hamarkada ere zihurgabetasunez beteriko garaia” izan zela gogorarazi zuen era berean. Iazko ekitaldian gertatu zen moduan, epaimahaiak aintzatespen berezi bat emateko erabakia hartu zuen. Kasu honetan, Lantegi Batuaki bideratu zion saria, disgaitasuna duten pertsonen alde Bizkaian egiten duten inklusio lanarengatik. Lantegi Batuakeko presidenta, Susana Gorbeña, zuzendari orokor Ramón Bernal eta Abadiñoko Txibila Zentruko langile Eukene Gandariasek jaso zuten oroigarria Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torres eta Estrategia Empresarialeko zuzendari Roberto Urkitzaren eskutik.
Basauriko emakumezkoen Zirzira Ahots Taldeak eman zion musika ukitua ekitaldiari.
BILBAO
Albia I eraikina, 6. solairua
Done Bikendi, 8, 7. Dpt./ 48001 Bilbao
944 274 446
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
ACB eraikina / 20018 Donostia
943 011 160